Locutor profesional

Iñigo Arretxe irrati Esatari profesionala

Nire izena Iñigo Arretxe da, irrati esataria naiz eta hamabost urte baino gehiago daramatzat lanbidean eta hamar bat bikoizketa eta lokuzio lanetan.

Entzun nire AHOTSA eta eskatu aurrekontua konpromisorik gabe.

Entzun nazazu

Esatari profesionala

Zertan lagun zaitzaket

📍¿Publizitate kanpaina bat martxan jarri nahiko zenuke eta ahotsik egokienaren bilza zabiltza?

📍Zure proiektuarekin bat datorrena, merkatura egoki aurkezteko dena eta ezagutarazi nahi duzunaren balio eta mezuetara egokitzeko gaitasuna duen ahotsa behar duzu?

📍Produktu bat merkaturatzeko garaian, faktore asko hartu behar dira kontuan; ahots egoki bat eta zuzenduta dagoen publikoarekin nola konektatzea ezinbestekoak dira bezeroarentzat. Hauekin batera, enpatizatzea eta zer kontatu nahi den eta proiektua nola gauzatu nahi den jakitea, funtsezkoa da ere esatariarentzat, eta konbinazio horren ondorioz sortzen dira emaitzarik bikainenak.

locutor-profesional-inigo-microgrande

Esatari profesionala

Egiten ditudan lokuzio lanak

Hamar urte luze hauetan, irratirako iragarkiak eta era guztietako lokuzioak grabatzerako orduan landu eta jasotako esperientziari esker, bezeroen behar nagusiak bertatik bertara ezagutu ahal izan ditut, haien proiektuak martxan jartzeko orduan.

Elearning

Audio gidak, Audio liburuak

Bideo lokuzioak

Spotak, Bideo korporatiboak

Publizitaterako online estaría

Irrati kuinak, megafoniak

Tutorialen OFF ahotsa

Sare sozialetarako edukiak, App-ak

Estatu mailako online lokuzio zerbitzuak

Nirekin lor dezakezuna

Hauek dira egiten dudan proiektu bakoitzarekin irabazten dituzun onura ugarietako batzuk.

Zure denbora optimizatu ezazu

Publizitate eta komunikazio arloan, denbora aurreztea funtsezkoa da; ahaztu zure egunerokoari beste zeregin bat gehitzeaz

Aholkularitza pertsonalizatua

Zure kanpainarako lelo/mezuarekin laguntzen eta aholkatzen dizut. Buruhauste asko aurreztuko dituzu.

Gertutasuna/Prestasuna

Bitartekaririk gabe, lotura hurbila, zure esatari profesionala uneoro alboan izango duzula bermatzeko.

locutor-profesional-inigo-arretxe-micro2
0 +
Urte baino gehiagoko esperientzia

Nor naiz ni

Nere izena Iñigo Arretxe da

Bikoizketa eta lokuzioa arloan darmatzadan hamar urte hauetan baino gehioagotako esperientziaz beteriko ibilbide honetan, benetan gogoko duzun lanbide batean erabat inplikatu eta zure maitasun, ilusio eta ahalegin guztia jartzen duzunean, emaitza gutxienez pozgarria bezain emankorra dela jabetu naiz.

Nire estudiotik bertatik, grabazio-estudioekin lankidetzan arituz edo bezeroekin zuzenean kudeatutako Irratirako kuina/iragarkiak, 

Supermerkatuetako promo Megafoniak, Audio-liburuak, e-Learningak, Tutorialentzako OFF ahotsa, Audio-gidak, IVR-ak eta abar bezalako proiektuak egiten ditut; euskaraz zein gaztelaniaz.
Nire eguneroko helburua bezero bakoitzaren marka edo produktua hobetzea eta bultzatzea da, enpatia sortuz eta une oro lana erraztuz.
Komunikatzeko/transmititzeko modu asko daude, baina «gustukoen duzun soinua zure markarena izatea» baino hobeagorik ez dago.

Online esatari profesionala

Zein den nire lan egiteko modua?

Grabaketa estudioetan aurrez aurre edota etxean dudan home studiotik bertatik era guztietako proiektuak grabatu eta editatzen ditut.

Nire lan metodoak hiru oinarri nagusi ditu: hurbiltasuna, profesionaltasuna eta komunikazioa.

Harremanetarako

Enpresaren/markaren profila aztertu, eta xede-publikoa eta konpetentziaren nondik norakoak kontuan hartzen ditut.

Aurrekontua

Aurrekontua zehaztu eta proiektua nola bideratuko den zehaztu dugu.

24 orduko lokuzioa

Adostutako epean, bezeroak grabaketa jasotzen du, eta emaitza bera aztertu, bere iritzia eman, aldaketaren bat eskatu, erritmoa tonua, intentzionalitatearen inguruko argibideak eman etab.

"Proiektu bakoitzak inplikazioa, babesa eta komunikazio zuzena behar ditu. Horri guztiari esker, lan giro egokia eta berehalako feedbacka sortzen dira, lortu nahi den emaitza egokia sortzeko eta edozein unean behar adina aldaketa egiteko aukera ere eskaintzen delarik".

Iñigo Arretxe

Esperientziak

Norekin lan egiten dudan

Batzuetan, norberaren irizpideaz gain, esatariarekin lan egiten dutenen iritzi eta esperientzien berri izatea ere lagungarria da.

locutor-profesional-inigo-voes-creativas
locutor-profesional-inigo-sport-logo
locutor-profesional-inigo-logo2
locutor-profesional-inigo-jingle-logo
locutor-profesional-inigo-head-logo
    Excelencia. Ideas Publicitarias

    "Excelencia-n Iñigorekin lan egiten dugu, irratirako iragarkiak grabatzerakoan, azkartasuna eta profesionaltasun handia eskaintzen baitigu. Beti bidaltzen dizkigu hainbat grabaketa aukeran, azken bezeroarekiko lana errazteko ahal den guztia egin eta eskainiaz. Oso gomendagarria”.

      Headroom Studio

      “Profesionala, proiektu bakoitzaren ohar eta beharrei oso adi eta hauek bidaltzerako garaian epeak beteaz. Guztia ondo dagoela edota bezeroaren gustokoa dela arduratzen da. Plazerra berarekin lan egitea”.

        The Jingle Box

        "Iñigo edozein proiektu onartzeko eta bere emaitzekin hori guztia frogatzeko gai den ahotsaren arloko profesional ideala den profesional horietako bat da. Urte batzuk badira The Jingle Box-en Iñigorekin lan egiten dugula irratirako eta lokuzio korporatiboetarako, eta, zalantzarik gabe, bererarekin modu berean jarraituko dugu".

        Showspot
          Showspot

          “Iñigorekin lan egiten dugun lehen aldia da, eta esperientzia bikaina izan da. Bere profesionaltasunari eta bezeroak gogobetetzeko gogoari esker, emaitza oso ona da. Zalantzarik gabe, hurrengo proiektuetan ere berarekin lan egiten jarraituko dugu.”

          Voces Creativas
            Voces Creativas

            "Behin baino gehiagotan egin dugu lan Iñigorekin, eta gure bezeroak oso pozik daude azken emaitzarekin; prozesuan duen inplikazioaren ondorioz, lortu nahi den helburua lortzen da eta bezeroak ahots egokia du bere proiektuan".

            Zenbat kostatuko litzaidakeen

            Aurrekontua eskatu nahi dut

            Bete zure emailarekin eta berehala jarriko naiz zurekin harremanetan.

            FAQ’s

            Zenbait gai aztertzen ditut zurekin

            Beti sortzen dira zalantzak edo azalpenak. Hemen ditut gehien helarazten dizkidatenak.

            Normalean bezeroaren aurrekontura egokitzen naiz, baina beti eskaintzen dut zerbitzu on bat, eta horrek kostu bat du, noski. Nire ezagutzak eta proiektu bakoitzean ematen dudan dedikazioa baloratzen ditut.
            Ni ez naiz nire prezioengatik bereizten, nire lanaren kalitateagatik baizik.